domingo, 20 de marzo de 2016

Zaharberritzea (Aragoiko ondarea)

"En ruta con la ciencia" telebista saioan zaharberrikuntzari buruzko programa interesgarria ikus dezakezue. Oskako katedralaren harriak eta Zaragozako "La Seo"-ren erretaulari buruz hitz egiten dute. Bigarren zatia oso erabilgarria da garbiketa prozesua hobeto ulertzeko.

http://alacarta.aragontelevision.es/programas/en-ruta-con-la-ciencia/cap-50-restauracion-13032017-2303?cue=552

Iturria: aragontv (erdaraz)

lunes, 14 de marzo de 2016

El dilema de la pintora vegana (y II)


Segunda entrega de la pintora vegana. 

En ella descubriréis los problemas que puede tener una persona que no quiera emplear productos de origen animal a la hora de elaborar una pintura. En esta segunda parte analizamos los aglutinantes, los disolventes y los barnices. Leer más.

martes, 1 de marzo de 2016

Lotura mota

Bi infografia hauen bidez lotura ionikoa, lotura kobalente polarra eta lotura kobalente ez-polarra noiz sortzen den hobeto ulertuko duzue.

Lehenengoan (compoundchem-en eskutik) Linus Pauling agertzen da, inoiz egon den kimikari hoberenetarikoa. Bera izan zen elektonegatibitate eskala sortu zuena. Gogoratu orokorrean hurrengoa betetzen dela: 

  • Elektronegatibitate diferentzia <0.5 lotura kobalente ez-polarra
  • Elektronegatibitate diferentzia 0.5-1.7 lotura kobalente polarra
  • Elektronegatibitate diferentzia 1.7-2 lotura kobalente polarra / lotura ionikoa
  • Elektronegatibitate diferentzia >2 lotura ionikoa
Bigarren infografia James Kennedy-rena da eta bertan lotura kimikoa agertzeaz gain uretan duten disolbagarritasuna adierazten da